EZAGUTU OPOLEKU
Zure bidean,
bidelagun.
Oposaketak prestatzeko akademia bat gara. Edukiak emateaz gain, prozesuan lagundu eta zure prestakuntzari norabidea eman nahi diogu.
Zeure bidea,
bidelagunekin.
NOR GARA?
Esperientziatik,
zure ondoan.
Gaur egun irakaskuntzan lan egiten duten eta oposaketen prozesua bizi izan duten profesionalek osatzen dute OpoLeku.
Esperientzia horretatik lan egiten dugu: ikasketa-prozesua antolatzen, praktikan jartzen eta zure lana hobetzeko orientazioa ematen.
Lehen Hezkuntzako oposaketak euskaraz prestatzen laguntzen dizugu, zure zalantzak lantzeko eta zure erabaki didaktikoak azaltzeko espazioarekin.
GURE LAN EGITEKO MODUA
Egitura, praktika
eta gertutasuna.
Ez da soilik ikasteko materiala. Zure lana garatzeko eta prozesuan aurrera egiteko laguntza da.
Norabide argia
Metodo egituratua eta prestakuntzaren plangintza, une bakoitzean zer landu jakiteko.
Praktikara eramanda
Gai eta kasu praktiko propioak, programazioa garatzeko lana eta ahozko defentsaren prestaketa.
Zure lanari begira
Talde txikiak eta hilero zuzenketa eta feedbacka, zure zalantzak eta hobetu beharrekoak lantzeko.
NON GAUDE?
Bizkaian.
Eta zauden lekuan.
Ez duzu Bizkaian egon behar gurekin prestatzeko. Online aukerari esker, edozein lekutatik jarraitu dezakezu.
HITZ EGINGO DUGU?
Lehen pausoa,
elkar ezagutzea.
Kontatu zein unetan zauden eta zer laguntza behar duzun.
