PRESTAKUNTZA · LHKO OPOSAKETAK
Prestatu.
Praktikatu.
Aurrera egin.
Kasu praktikoetatik ahozko defentsara. Zure prestakuntzari egitura emateko eta urratsez urrats lantzeko bidelaguntza.
HIRU ATAL, NORABIDE BAKARRA
Praktikan jartzeko
prestakuntza.
Edukiak ulertzeaz gain, zure erantzunak, programazioa eta azalpenak lantzeko espazioa.
Kasu praktikoak
OnlineEgoera didaktiko bati erantzuteko prozesua landuko dugu: zer aztertu, nola antolatu erantzuna eta nola justifikatu zure erabakiak.
- Egoera aztertu eta funtsezko ideiak identifikatu.
- Erantzuna egituratu eta proposamen didaktikoari zentzua eman.
- Hilero kasu praktiko bat egin, zuzenketa eta feedbackarekin.
Programazio
didaktikoa
Aurrez aurre / OnlineZure programazioa atalez atal garatzen lagunduko dizugu, elementuen arteko koherentzia eta zure erabaki didaktikoak landuz.
- Programazioaren egitura eta atal bakoitzaren zeregina argitu.
- Helburuak, proposamen didaktikoak eta ebaluazioa lotu.
- Hilero programazioaren zati bat aurkeztu, feedbacka jasotzeko.
Ahozko defentsa
Aurrez aurre / OnlineProgramazioa amaitutakoan, ahozko defentsa lantzera pasatuko gara. Zure lanaren zentzua argi azaltzea izango da ardatza.
- Diskurtsoa antolatu eta funtsezko ideiak aukeratu.
- Zure erabakiak azaldu eta justifikatu.
- Ahozko defentsa praktikatu, zuzenketa eta feedbackarekin.
HILABETEKO ERRITMOA
Klaseetatik,
zure lanera.
Bi klase hilean eta zure lana lantzeko jarraipena. Programazioa amaitutakoan, bigarren klasea defentsa prestatzera bideratuko dugu.
Kasu praktikoen klasea
Erantzunak antolatzeko eta erabaki didaktikoak lantzeko saioa.
Programazioa / Defentsa
Programazioa garatzeko saioa; ondoren, ahozko defentsa lantzekoa.
Zuzenketa eta feedbacka
Hilero, kasu praktiko bat eta programazioaren zati bat edo ahozko defentsa.
Eta gai teorikoak?
Astero gaiak bidaltzen dizkizugu posta elektronikoz, kasu teorikoak poliki-poliki lantzeko. Gai bat ere aurkez dezakezu hilabetero, zuzenketa jasotzeko.
ZALANTZAK ARGITZEKO
Hasi aurretik.
Zure egoerari buruz hitz egin nahi baduzu, idatzi eta kontatu zer behar duzun.
Informazioa eskatuNorentzat da prestakuntza?
Euskadiko Lehen Hezkuntzako oposaketak euskaraz prestatzen ari direnentzat, kasu praktikoak, programazioa eta ahozko defentsa landu nahi dituztenentzat.
Online egin dezaket?
Bai. Kasu praktikoak online lantzen ditugu. Programazioa eta ahozko defentsa batez ere aurrez aurre lantzen ditugu, Bizkaian, baina online egiteko aukera ere badago.
Nolakoak dira taldeak?
3–5 laguneko taldeetan lan egiten dugu, zure zalantzak lantzeko eta zure lanaren gaineko feedbacka jasotzeko.
Noiz hasten da ahozko defentsaren lanketa?
Programazioa amaitutakoan, ahozko defentsaren lanketarekin hasten gara.
ZURE HURRENGO URRATSA
Kontatu
zer behar duzun.
Zure prestakuntzari buruzko informazioa jasotzeko, bete inprimakia.
